Alboka, euskal folk talde sendo eta esanguratsuenetako bat, 1994an sortu zen, oso ezagunak diren hiru musikari euskaldun eta beste irlandar bat batu zirenean alegia. Lau nortasun ezberdin izan arren, Txomin Artola, Josean Martín Zarko, Joxan Goikoetxea eta Alan Griffin-ek norbanako mailako proiektuak laga eta talde hau eratzea erabaki zuten era instrumental eta akustikoan musika tradizionala biltzeko eta interpretazeko. Kitarra, mandolina, bouzoukia, ttun-ttuna, akordeoia, gaita, txirula edo kromornoen batura eta euskal kantutegi oparo eta garrantzitsuetatik hartu dituzten dantza eta melodien aukeraketa zainduaren emaitzarik behinena aurkezpeneko lehenbiziko diskoa izan zen, aldi berean euskal folkaren esparruan benetako berrikuntza izan zena ordura arte ahots-lanetara ohituago baitzegoen. Atzerrian izan duen proiekzio handiagoari esker ALBOKAk nazioarte mailako folk jaialdirik garrantzitsuenetan jo du Dranouter (Belgika), Folkest (Italia), Euromusika (Hungria), Forde (Norvegia), Musika Interzeltikoaren Jaialdia (Italia), Folk Segovia (Espainia), Musicas Vivas (Vic, Catalunya), Folk Getxo, Manifesta - Amarante (Portugal), Conciertos de Radio3 - TVE2, Festival de Músicas de Raiz (Murcia), Ottocento festival - Saludeccio (Italia), Pir 99 (Huesca),
Festival de la Luna Celta (Toledo), Musiche Presenti (Reggio Emilia - Italia), Concerti Scaligeri (Verona), Musicas Del Mon (Catalunya), World Music Getafe, Transhumances musicales (Francia), etab.



1997an taldearen osaketa sendotu egin zen, Juan Arriola biolinjolearekin alegia. Ordutik egunera arte taldeak itxura tradizionaleko gai berriak konposatzeari ekin zion, baita bigarrean lana, "Bi beso lur", taxutu dutenen antzeko ahozko temak egiteariere. Lan honetan lankidetza aipagarriak ezezik, estiloa eta musikatresnen tratamenduaren sendoketa dira nagusi.





2000. urtean ALBOKAk taldea sendotu egiten du "LORIUS" bere hirugarrengo lan diskografikoa aurkezteko. Abesti tradizionalak eta itxura berriko gaiak era txukun eta harrigarrian uztarten asmatu du taldeak, gogoz indarberritutako lana lortuz. Besteak beste, disko berri honetan Martá Sebestyén hungariar abeslariaren partaidetza garrantzitsua izan du ALBOKAk. Kantari honek, lan honetako hamazazpi abestietatik bost abesteaz gain, euskaraz guzti-guztiak, zuzeneko emanaldietan ere parte hartuko du. Martá Sebestyén mundu-mailako folk arloan ezinbesteko izena dugu aspaldian. Gainera are ezagunagoa bilakatu zen El paciente inglés filmearen soinu-bandan parte hartu zuenetik, musika honek Oscar sari bat eskuratu baitzuen.