"Ametsaren
bide zabal zabalean
galtzen ari naiz baina utz nazazue neure munduan
Mundu huntan ez da mitorik laudatzen
Hemen kateak dira askatasunez elgarri lotzen."
"Biziaren uholdean panpinak irudi
alde batetik bestera bagabiltza larri
zorionaren ondotik hori da lokarri
lanak dioten bezala ekartzen du sari.
Baina zoriona azokan prezioak gora
eta poltsa gehienak frango hutsak dira
jukutriaren etxean sartzen ez bazira
mundu huntan ameslari geldituko zira."
Orain dela urte dexente Errobik bere Ametsaren Bidea proposatu zuen.
Zoritxarrez bizitzaren
iragankortasun izuriezinari esker beste hainbat gauza bezala, hura
ere oroitzapenetan lurperatutako
irudi urrun bat bihurtuta izango da dagoeneko. Nun egongo ote ziren
orduan sormen berrien
obsesio sukartiak edo eta sasi orijinaltasun, freskotasun usaiean
urre-bilaketari lanetan jarduten
dutenak ?. Zorigaitzeko krisiak ere astintzen hasia dela dirudi gure
inspiramen talentutsuak eta
esaldiari arrazoia ematen (zaharrak, berri) hisikatzen gara gehien
bat gaur egun.
Gizaki bakoitzak bere ametsaren bidea izanik, hau beste hainbat bideekin
topatzen, komunztatzen den
bidegurutzean aurkitzen ditugu gure enigmak, kontradizioak, pozak,
zentzugabekeriak, satisfazioak... Garai hartako bidea eta gaurkoa
iluntasun eta aldaezin berberaz kutsatuta egonik,
honako hontan musika hutsa agertzen da hitzez baliatuzko kantuaren
ordez, hizkuntz metaforiko
eta surrealistago bat bilatuz, musika bera estilo edo helburu bat
bihurtzeaz urrun bere izate
naturalera joaz, hau da elementu komunikatzaile, deskribatzaile.
Ilustrazioa: S. Dali