Musikariak

Joxan Goikoetxea
Roberto Yaben























   Metropolis
      Fritz Lang (1926)
      Joxan Goikoetxeak 1995an konposatu
      eta estreinatutako banda sonoroa.

Fritz Langek esan zuen behin: " Lehenik eta hasteko zera esan behar dut, pertsona bisuala naizela. Begiekin esperimentatzen dut eta behin ere ez edo gutxitan entzumenarekin; hau
niretzat etengabeko lamentu bat da.


".... Langileak mantzo dabiltza lurrera begira. Hesian zehar, batzuk sartu eta beste batzuk ateratzen ari dira : txanda aldaketaren unea da. Lur azpian ari dira lanean, denak batera,
mugimendu akonpasatuez, ia militarrez. Goian pribilejiatuen hiria altxatzen da, etorkizuneko paradisua. Metropolis-en trenak zerutik gertu eta abioiak etxe erraldoien artean doaz.

2.026 urteko hiria imajinatu zuen Fritz Lang-ek. Klase banaketa mugetaraino eraman zuen, parabola filosofikoa eginez : buru planifikatzaile eta esku eraikitzailearen artean, bihotza da
bitarteko.


Lurraren erraietan bizi diren langile-esklabuen artean, Maria-k esperantza predikatzen du.Emakume-aingeru honen erakargarritasunaz baliatu nahian, nagusiak itxura berbera duen errobota sortarazten du. Ez du horrela langilegoa kontrolatzea lortuko, matxinada eta hondamena derrigorrez iritsiko dira, baina azkenean, bihotza izango da nagusia eta langileen arteko bitartekoa: Maria eta nagusiaren semearen arteko amodioak bukaerako besarkada ekarriko du.

Sinplezia, umekeria, mesianismoa... horrelakoak eta haundiagoak aipatu izan dira Metropolis-en mezua aztertzerakoan. Batzuk, Thea Von Harbou, Lang-en emaztea zenari bota diote errua, berak idatzi baitzuen jatorrizko nobela. Lang bera kritikoetan kritikoena izan zen mezu liriko honekin.


Dena dela, inork ez du sekulan zalantzan jarri filmearen balioa, eta gu ere, parabola morala baino, Metropolis-en irudi ahaztuezinak gordetzea dugu nahiago. Espresionismo alemaniarraren bitxi hau zinema fantastikoaren aintzindari bihurtu da: nor ez da hiri honetaz gogoratu Blade runner ikustean?

New York hirian aurkitu omen zuen Lang-ek inspirazio iturria Metropolis egiteko. Irudimen handiz megalopolis izugarria sortarazi zuen. eta dekoratuetan eta eszenaratzean antzematen da zenbateraino zen perfekzionista Fritz Lang. Bere estiloko etorkizuneko mundua eraiki zuen: monumentalista, epikoa...


Zentsurak eragindako mozketen ondorioz, jatorrizko zenbait eszena betirako desagertu zen. Ondoren Metropolis berregina izan zen, kolorea eta musika ere erantsi zitzaizkiolarik."

ROSA ZUFIA

Joxan Goikoetxea lana berriz, garai hartako zine mutuaren musikatze estiloan agertzen zaigu, Metropolis-en fikzio "hipererrealista" eta "expresionista"ren aldeko tratamendu elektroniko eta inprobisatu batean.

METROPOLIS buruzko beste WEB orrialde batzuk

FRITZ LANG´S METROPOLIS


IRUDIAK: AITAM BAR-SAGI
AUGUSTO CESAR BAPTISTA AREAL