"Eguzkia
joan da eta etxeen atzekaldetik,
itzala zubian.
Ez dago adiskiderik, jende arrotza bakarrik
antzinako lekuetan.
Erresuma utzi dut, kanpamenduaren
arrasto barik, oroitzen naiz.
Egun seinalatuan, bateko urrea eskuan,
abiatu naiz, galdezka
"neu naiz ala tokiz kanpo dena
antzinako lekuetan ?
Bidaiaz akiturik sentituko dut
ongi etorri lagun berriengan, "
RUPER
ORDORIKA
"Beste
lur, beste itxaso batera
joango naiz, eta ziutate hobeago bat
aurkituko dut benetan,
ze nere ahalegin guztiak kondenatuak baitaude hemen
eta nere pentsamendua bezala,
ixiltzen baita nere bihotza
makaldade desolatu honetan.
Non jartzen ditudan nere begiak
hantxe nere bizitzaren ruinak bakarrik ikusten ditut
eta hemen pasa
edo ezeztatu ditudan urte ugariak."
"Ez duk aurkituko ez beste itxaso ez beste lurrik.
Ziutatea hirekin joango duk beti. Betiko kaleetara
itzuliko haiz.
Suburbio berdinetan helduko zaik edadea ;
Ze, ziutatea berbera baita beti. Etzak besterik bilatu.
Etzegok.
Ezta hiretzako bide edo barkurik ere.
Hemen galdu duan bizitza
lur guztirako galdu duk. "
Hala esaten duzu - K.CAVAFIS