Babarrunaren Dantza
   
Juanito Gorritiren exposiziorako
    egindako musika
    (1995) NO CD Records CDXNO 01

Musikariak

Suso Saiz: Produkzioa, kitarrak, anbienteak, prozesoak eta nahasketak.

Joxan Goikoetxea:
Akordeoia.

Juanmari Beltrán:
Arrabita.

Juanito Gorriti: Ahotsa eta babarrunak.

KATARAIN estudioan grabatua Azkarate (Nafarroa).
Grabaketa arduraduna: Jonan Ordorika.


JUANITO GORRITI -
BABARRUNAREN DANTZA
Bere eskulturan eta gauzaki-pinturan autoreak behin eta berriz nahasten ditu kolorea eta erliebea, material birziklatuak, organiko eta pigmentuekin era dibertigarri eta garbian. Nonahi ageri duen brutalismoa ez da kontrolgabea ez barrokoa, baizik eta artisauki kontrolatua eta "puntu baterainokoa". Bere erokeriak eta inkontzientziak kontzientziape kolektibotik eta jalkin historiko-artistikotik abiatzen dira. Gorritiren obran beti nabari da halako oreka osasungarri bat ongi egindako obra artisauaren eta landuegia edo gordinegiaren artean. Horien erraietan lurraren indarra, zeruetako haizea eta itsas uretako sakonerak nabari dira. Dena garbi eta gardena da, egoera ernaminezko eta garbikoa bezala. Haurraren, eroaren edo poetaren begiak bakarrik behar dira haren sorkari prezituak ikusteko elan bitalez eta mahia koloretsuz kargatuak. Ez dago inolako zalantzarik bere obra benekotasun eta kolore bizizko bideetan barrena doala aurrera.

EDORTA KORTADI OLANO
Deusto.Donostiako Unibertsitatea