LA
BATALLA EN LAS NUBES - (J.Goikoetxea) - 1´16
GOAZEN
LAGUN - (Trad/J.Goikoetxea) - 5´07
THAT YÖNGE CHILD - (B.Britten/J.Goikoetxea) - 2´00
PASSENGER SADNESS - (J.Goikoetxea) - 4´12
ARGI BERRI (Trad/J.Goikoetxea/J.Gartzia) - 5´11
DAN DAN DAN - (Trad/J.Goikoetxea) - 1´00
PRIMA EIJERRA - (Trad/J.Goikoetxea) - 4´28
IXILTZEN - (J.Goikoetxea) - 5´23
ORHIKO TXORIA - (Trad/J.Goikoetxea) - 2´33
KABALLITOA - (J.Goikoetxea/J.Gartzia) - 5´45
DAN DAN DAN II - (Trad./J.Goikoetxea) - 2´34
SORTU NAIZ BART - (Trad/J.Goikoetxea/X.Amuriza) - 4´18
TXORI KANTA EIJERRA - (Trad/J.Goikoetxea) - 1´03
YOUKALI TANGO - (K.Weill/R.Fernay) - 4´40
DONOSTIYAKO - (Trad/J.Goikoetxea/P.M.Otaño) - 5´02
Diseinua: Zut kreatiboak.
LAGIN estudioan grabatua eta nahastua.
Grabaketa/Nahasketa arduraduna: Juanan Ros
Masterizazio digitala: Jose Luis Crespo
ERRO
ETA GARA
Adarren
zabalean neur liteke sustraien luze-sakona. Lur azalari ozta-ozta
erroturik dagoena beldur izan ohi da, zabalduz gero kanpoko edozein
haizek airean eramango duelakoan. Lurrean sakon erroturiko sustraiak
dituenak, aldiz, lau haizeetara zabalduko ditu adarrak, haizeak egarriz
edan eta bere egiteko. Hala dator Joxanen lan hau ere, euskaltasunean
sendo erroturik, baina -edo horrexegatik- mundu zabaleko erritmo,
musika-tresna, hizkuntza eta joeretara zabal-zabalik. Euskarri berrian
dator, etorri, baina ez teknologia berrien modari bere zerga ordaintzearren,
teknologiok balaitu eta gurea aberatsago eta -era berean- gureago
eginez baizik. Teknologia berriek espazioaren eta denboraren ikusmolde
berria dakarte. Einsteinen espazio finito, bere baitan bilduaren ordez,
mugarik gabeko lekua eskaintzen digute gero eta euskarri fisiko txikiagoan.
Bere kantuen osagarriak sartzeko baliatu du Joxanek espazio berri
hori : hitzak, musika-tresnen erakusketa, historiak, jolasak, hausnarketak...
ez dira apaingarri huts, mezua borobiltzeko tresna baizik. Denborarenean,
berriz, ez du, zorionez, amore eman. Posmoderniak ezarri nahi duen
betiereko orainaldi birtualaren ordez, bizi-denbora pausatu, beretu
eta zentzuz betea eskaintzen digu bere kantu landuetan, nola tradizionaletan
hala berak sortuetan. Arantxa Irazustaren ahotsak egiten du gainerakoa
: denbora geldi arazi, behialako itsaslaminen antzera. Bi aukera dituzu,
beraz. Begi-belarriak itxi eta zeurean segi, edota musikaren itsasoan
buru-belarri murgildu. Ez izan zalantzarik. Goazen, lagun!
JOXERRA
GARZIA